Zerbitzuak
Eraikin eta obren diseinu eta proiektuak
01 · Obra berria
Obra berrietan, eraikina hutsetik diseinatzen da.
Horretarako, garrantzi handia ematen zaio bezeroaren beharrak entzun eta ulertzeari; eraikina kokatuko den eremuak, inguruak, orientazioak ere garrantzia handia izango du, bolumen orokorretako bozetoetatik hasi eta eraikinaren azken xehetasunen diseinurako bide honetan.
Honek, bezeroaren bizimodu eta gustuei egokitutako arkitektura eta espazio bat sortzea ahalbidetuko du.
Proiektuari eta obrari dagozkion fase guztiak landu eta burutuko dira, diseinu eta eraikitze bidea arina eta atsegina izan dadin.
02 · Birgaitzea edo zaharberritzea
Arkitektura oso nahiz elementu esanguratsu edota ondare moduan katalogatuta dauden eraikinen zaharberritzeetan, ondarea mantendu eta balioan jartzen da.
Birgaitze lan hauek kontu, mimo eta errespetu handiz egiten dira.
Proiektuari eta obrari dagozkion fase guztiak landu eta burutuko dira.
03 · Eraberritzea eta barne diseinua
Egungo beharretara behar bezala egokitzen ez den etxebizitza edo eraikin baten eraldaketan datza eraberritze lanak.
Barne distribuzio eta instalazio berriak proposatuko dira, behar berri horiei erantzun egoki bat emango dion espazioa sortuz. Barne diseinuak garrantzi handia izango du, lortu nahi den sentsazioa indartzeko.
Proiektuari eta obrari dagozkion fase guztiak landu eta burutuko dira, diseinu eta eraikitze prozesua esperientzia arina eta atsegina izan dadin.
04 · Jarduera txostena
Edozein motatako jarduera bat jorratu nahi bada, gauzatu beharreko proiektua da.
Txosten honetan jarduera ezarriko den espazioaren ezaugarriak aztertuko dira eta jardueraren nondik norakoak azalduko dira.
Kasuan kasu, eta hala behar izan ezkero, araudia betetzeko neurri zuzentzaileak ezarriko dira.
Proiektuari eta obrari dagozkion fase guztiak landu eta burutuko dira, diseinu eta eraikitze prozesua esperientzia arina eta atsegina izan dadin.
05 · EIT txostenak
Eraikinen Ikuskapen Teknikoari dagozkion txostenak dira.
Etxebizitzei zuzenduta daude eta 50 urtetik gorako eraikinetan derrigorrezkoa da ikuskapen hauek egunean izatea.
Txosten hauetan, etxebizitza eraikinaren egoera aztertuko da; horretarako teilatua, egitura, fatxada, instalazioak, irisgarritasuna eta energia- eraginkortasuna kontuan hartuko dira.
Kasuan kasu, eta hala behar izan ezkero, egon daitezkeen kalteen zuzenketak egin beharko dira.
Txostena, eta honen erregistroa gauzatzeko tramiteak egingo dira.
06 · Beste zerbitzu batzuk
Aipatutakoez gain, honako zerbitzuak ere eskaintzen ditut:
EEZ (Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria), hirigintza kontsultak, irisgarritasuna bermatzeko proposamenak, aholkularitza…